Seinale hau Oarsoaldean hauteman genuen lehen aldiz, Jaizkibelen magalean, eta seinalea ez zetorren Jaizkibeletik, Donostia aldetik baino. Egun batzuetan balore oso altuekin, beste batzuetan ezer ere ez. Azken aldian, ez dugu seinalerik gabeko unerik antzeman, eta banaketa, berriz, oso desberdina da balioei dagokienez, penintsulan zehar neurtuta edo herri bakarrean neurtuta. Baliteke jatorria satelitala izatea ere. Oraingoz ez dugu iturri argirik aurkitu. Seinalea leihotik sartzen den etxe batean, beste frekuentzia batzuk direnean, pertsona bat leihoaren eta neurgailuaren artean jartzen baduzu, seinalea gutxitu egiten da, pertsonak pantailatu eta seinale hori xurgatzen duelako, adibidez telefonia mugikorreko frekuentzia baxuenekin, GSM900ekin, 900 MHz-ko tartean, edo 800 MHz-ko 4Grekin eta 700 MHz-ko 5Grekin. Errenteriako etxebizitza batean, pertsona elektrosentikor batek aluminiozko panelez egindako pantailak, pantailatu beharrean, seinalea errepikatzekoa egiten zuen, etxebizitza barruko erradiazioa asko handituz. Antenetatik kutsadura gutxi dagoen lekuetan, seinalerik nagusiena da askotan, eta areagotu egiten da neurgailua kotxeetara apuntatzean. Irungo eremu batean, 1.000 µW/m²-tik gorako baloreak daude, baita etxebizitzen barruan ere. Balio horiekin, telefonia mugikorra denean, normalean lokietan edo buruan nabaritzen dugu erradiazioa, seinale horrekin baino askoz ere modu desatseginagoan. Ez dugu honen kaltegarritasunaren frogarik. Bere zarata, itxuraz konstantea den "prrrrrr" bat da. Oraindik gutxi dakigu seinale honi buruz, nahiz eta ikerketa zientifikoetako datu batzuen arabera, erabileretako bat giza burmuinetan eragitea izan daitekeen, 450 MHz-ko maiztasuna erabili da garun-frekuentziak eragiteko seinale gisa, eta, bitxia bada ere, grafenoak 6 GHz inguruko seinale baten potentzia areagotzen du 450 MHz-ko banda-zabalerarekin. Ikertzen jarraituko dugu.
top of page
GEO BIO TEK
bottom of page
Comments