top of page
Writer's pictureAsier Arregi

Soloitza Gaztandegia, Geobioteken proiektua

Updated: May 11, 2022



Pertsona eredugarrientzat proiektu eredugarria. Gure lana, Diseinua, Proiektua eta Obra Zuzendaritza. Esnetarako behien ustiategiko nekazal lurretan behien elikaduraren zatirik handiena lantzen da. Behien genetika zaindua dago, % 100 gizakiak digeritu dezakeen kaseinarekin, antzinakoena. Zikloak ixtea bilatzen da, ekonomia zirkularra. Beira ere zuzenean birziklatzeko sistemara itzuli dira, beira apurtu gabe botilak berrerabiliz. Diseinuan, lehenik eta behin, esnekiak fabrikatzeko funtzionaltasuna bilatu da: gazta urdina, gazta freskoa eta jogurta. Gero, garrantzitsutzat jo zen produkzio-prozesua ikus zezaketen bisitak jaso ahal izatea, eta, horretarako, gailurraren azpian pasabide bat diseinatu zen, egiturazkoa ere badena. Talde-lan eraginkorra proiektuaren sustatzaileekin. Plazer handia da Enrike eta Ziortzarekin lan egitea, betiere guztion artean ekarpenak eginez proiektua hobetzeko, funtzionaltasunari, dimentsionamenduari, ekipoei eta abarri buruzko xehetasun asko landu ditugu elkarrekin. Obran parte hartu duten beste enpresekin talde-lana ere oso ona izan da, batipat Frío Vizcaya (Fran, Juanjo...), Madergia (Oskar Landa-arroitajauregi), Izoria konstruktora, Tecoel, Luko instalaciones, Orduko... Diseinuan antzinako obra-maisuen trazatu erregulatzaileak erabili dira, batez ere Raymond Montercyren ondareari esker. Energia-geometriako irizpideak argi-sarreretan, gehien erabiltzen diren espazioen neurrietan eta neurri orokorretan (zimenduak barne). Passivhaus, diseinu bioklimatikoa eta bioeraikuntza ere kontuan hartu dira.

Hitz baten esateko, Ekologia.

76 views0 comments

Comments


bottom of page