top of page
Writer's pictureAsier Arregi

BABES ELEKTROMAGNETIKOA

Kristalizazio sentikorrarekin Lb4Phone gailuari buruzko ikerketa


Urak bere egitura eta harmonia galtzen ditu telefono mugikorreko eremu elektromagnetikoen aurrean. Errealitate hau Kristalizazio Sentikorraren metodoarekin egiaztatu daiteke. Frantzian M. Chapelleren laborategian egindako ikerketetan, baso bat ur 4G telefono mugikor baten presentzian jartzen da 2 minutuz.


- Nukleoaren desegituraketa eta kristalizazio adar lausoak sortzen dira:


Urak lehenago profil ordenatuagoak eta homogeneoagoak zituen. Telefono mugikorraren efektuarekin, adar asko lausotu egiten dira eta muinak harmonia galtzen du.












- Esperimentu bera, ura eta telefono mugikor berdina erabilita, baina kasu honetan Lau-buru Teknologiaren Lb4Phone telefonoan itsatsita:


Nukleoak lemniskata forma, harmonia biodinamiko maximoa mantentzen du eta adarrak bolumentsuagoak, egituratuagoak eta harmoniatsuagoak dira: Osorik mantentzen den ura energia-karga egonkor handiarekin. Erritmo ederrak, zehaztasun eta erregulartasunez banatuak. Indartsua eta bizi-bizia. Horiei erreparatuta zaila da imajinatzea jatorri bera izan dezaketela baina azterketa zehatzago batean produktu bakarra eta bera dela baieztatzen duten zenbait irizpide morfologiko aurkitu ditugu. Beraz, ikusitako aldaketak telefonoarekin lotu behar dira. Lb 4 Phoneren efektuen bidez lortzen da uraren berezko oreka mantentzea (Margarethe Chapelleren Txostenetik itzulia).



KRISTALIZAZIO SENTIKORRA


Kristalizazio sentikorra edozein substantzia organikoren propietate kualitatiboak eta energetikoak ikus ditzakegun metodo bat da, materia organikoa osatzen duten elementuen indarra eta izaera neurtuz.


Kristalizazio sentikorra ikuspegi zientifikoagoa zehazteko eta materia bizia osatzen duten indar sentikorrak esperimentatu ahal izateko jaio zen. Horregatik, alderdi energetikoa, berezko balioa, joera, bizitasuna eta indarra ebaluatu nahi dira. Laburbilduz, materia bizia bere morfologia sakonenean osatzen duten indarrak. Bere irudiek ez dute erreakzio kimikorik adierazten, indar-eremuen materializazioa baizik.

27 views0 comments

Comments


bottom of page